Legarretako zubia itxita

Aiurri 2019ko eka. 24a, 10:48

Eraberritze lanen aurreneko fasea dela eta, Legarretako zubia, Sacemgo zubia moduan ezagunagoa, erabat itxita geratuko da gaurtik aurrera, -ekainak 24-. Uztailaren 14ra bitartean behintzat itxita egongo da. Lanen lehen fasearen iraupena 20 egunen bueltakoa izango baita.

Zubia itxita dagoen bitartean oinezkoek udaletxe ondoko zubi peatonaletik edo Zubimusu zubitik gurutzatu beharko dute ibaia. Ibilgailuak, berriz, Legarreta auzora joateko, Zizurkilgo Ubare auzotik barrena pasa daitezke, semaforo bidez bi norabidetan jarriko baita Legarreta auzotik datorren errepidea. Horrez gain, Asteasu eta Zizurkilera joateko, Adunako zubitik barrena joan beharko dute ibilgailuek, GI-2631 errepidetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!