Atseden eguna eta gero, Tourreko tropelak Pariserainoko ibilbideari berrekingo dio. Aurreko egunetan bezala, Andoni Urbistondo kirol kazetariak etapa bakoitzaren kronika egingo du Aiurri.eus webgunean. Urbistondok herenegun gogorarazi bezala, "gaurkoan Touloussera iritsiko dira, esprintean bukatzeko moduko etapa, eta ostegunean, mendia. Pirinioak".
Erasorako aitzakiarik ez dute igotzaileek, dagoeneko. Tourreko etapa guztien jarraipena egiteko hauxe da esteka:
Edukia Tokikomeko hedabideekin partekatu da
Aiurrik ekoiztutako edukia, gainera, beste tokiko hedabideetan partekatzen ari da. Kontakizuna, esaterako, Arabako Alea edota Goiena tokiko hedabideetan partekatzen ari dira.