Gazte enplegua sustatzea helburu duen Hazilan proiektua martxan da laugarrenez

Aiurri 2019ko ira. 12a, 11:40
©Noaua Gazte enplegua sustatzeko formakuntza Usurbilen.

Langabetuen artean 20-44 urte bitarteko gazte kualifikatuak, unibertsitate tituludunak edo goi mailako ikasketak dituztentzat zuzendutako proiektua da Hazilan. Izena emateko epea irailaren 20an amaituko da.

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, proiektuko kide diren hogei garapen agentziekin batera eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin (%50eko finantziazioarekin) elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua jarri zuen abian 2016-2021 aldian. Beterri-Buruntzako Udalak Hazilan proiektua laugarrenez abiaraziko du.

Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du ibilbide pertsonalizatuan oinarrituta, 20 eta 44 urteko eta goi mailako titulazioa duten pertsonak aktibatuz eta praktiken nahiz proiektuen bidez lan merkatuan murgilduz.

Horretarako, bi fase garatzen dira. Lehenengoan, orientazioa jasotzen da; zeharkako konpetentzia sozioprofesionalak eta ahalduntzea landuz, lan-munduan sartzeko prozesua erraztea du helburu. Bigarrenean, praktiken bidez lanbide-trebakuntza hobetuko duen lanpostuari lotutako esperientzia eskuratzen da. Horri euskarria emateko, ibilbide osoan zehar bakarkako akonpainamendua bermatzen da.

Programan parte hartu nahi duten gazte edo enpresa guztiek webgunean lor dezakete nahi duten informazio guztia. Baita Andoaingo udalean ere:

Tel.: 943 30 42 21
Helbide elektronikoa: hazilan@andoain.eus
Helbidea: Urigain etxea. La Salle etorbidea, 6. 20140 Andoain. Gipuzkoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!