Bertso saio parte-hartzailea, gazteei zuzenduta

Ainhoa Gil 2019ko ira. 19a, 12:32

Bertso-saio berezia eskainiko dute irailaren 25ean, asteazkenarekin, Plazida Otaño liburutegian, 18:00etan hasita. 10 eta 14 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta parte-hartzailea izango da. Eskualdeko gazteak bertso eskolara gerturatzeko helburuz antolatu dute saio berezia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!