Hernaniko Orona-Ideon enpresen parte-hartzeari buruz egindako jardunaldia

Aiurri 2019ko aza. 8a, 17:06

Jardunaldian eragileen ekarpenak jaso dituzte Beterri Saretuz proiektuko kideek.

Ekitaldian Hernaniko Udaleko, Beterri-Buruntza Udalak-eko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan dira, baita eskualdeko lanbide heziketako kideak, enpresak eta ekintzaileak ere.
Enpresen esperientziak ezagutzeaz gain, jardunaldian eragileen ekarpenak jaso dituzte Beterri Saretuz proiektuko kideek. Horrez gain, nabarmendu dute aurrera begira datozen jardunaldietan informazio hori guztia baliatuko dutela eta hausnarketa prozesuen bidez parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema sortzen jarraitzea dutela xede..
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!