Euskal presoen aldeko manifestazioa ospatu da iluntzean Aiztondoko Udalek deituta

Aiurri 2019ko abe. 31a, 21:00

Lehen lerroan pankartari helduz abiatu dira manifestazioan Amasa-Villabonako, Adunako, Zizurkilgo eta Asteasuko alkateak. Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik abiatuta, Villabonatik barrena, Errebote plazan amaitu da manifestazioa txalopean. Herritar ugarik egin dute bat manifestazioarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!