Ezinbesteko salda beroa Adarran, urteari ongietorria emateko

Xabier Lasa 2020ko urt. 2a, 18:49

Euskalduna Mendigoizale taldeko kideek aspalditik datorren usadioari eutsi egin zioten atzokoan ere, eta biziki eskertu zieten urteari ongietorria emateko Adarramendira igo ziren mendizaleek. Nerea Bueno taldeko kideak adierazi zuenez, goizeko 07:30etan hasi ziren salda beroa banatzen, eta etengabe aritu ziren eginkizun horretan, harik eta 12:00ak pasatxo ahaitu zitzaizkien arte gora igo zituzten 150 litroak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!