Covid19 | Datuak egunez egun

Egonkor jarraitzen du kutsatuen kopuruak eskualdean

Aiurri 2020ko mar. 30a, 12:51

317 kasu berri daude Euskadin, azken ordutan. Atzokoan 32 lagun hil egin ziren. 297 hildako dira, denera. Nekane Murgak gaur jakinarazi duenez, denera 1646 alta eta sendatu dira.

  • Andoain: 19 | Villabona: 15 | Urnieta: 5.
  • Zizurkil: 4 | Asteasu: 1 | Aduna: 1.

Euskadin, 6.057 daude kutsatuta. Lurraldeka:

  • GIPUZKOAN 1071 positibo daude, eta horietatik 357 ospitalizatuta daude.
  • BIZKAIAN 2937 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 1233 ospitalizatuta.
  • ARABAN, 2049 kasu zenbatu dira, eta horietatik 376 ospitalizatuta daude.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!