Covid19 | Datuak egunez egun

Osasun Sailaren arabera kutsatu bat gehiago zenbatu da Andoainen

Aiurri 2020ko api. 24a, 13:08

Euskadin 344 koronabirus kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 13.780 dira guztira (baieztatutako kasuak) eta horietatik 801 ospitalizatuta daude.

Atzo 4.339 PCR proba eta 3.050 test azkar egin ziren, inoizko kopururik handiena eta, beste behin ere, egindako proben portzentaia oso baxua izan zen, % 7, hain zuzen ere. Honez gero, 73.425 proba egin ditu Osasun Sailak.

8.459 dira osatuta edo senda-agiria jasota dauden pertsonak. Bakarrik atzo, 323 lagun izan ziren errekuperatu edo alta hartutakoak.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 38 | Villabona: 27 | Urnieta: 11.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAN 3.453 kutsatu daude, eta horietatik 143 ospitaleratuta daude.
  • BIZKAIAN, 7.828 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 475 ospitaleratuta daude.
  • GIPUZKOAN baino gehiago, 2.499 positibo eman dituzte, horietatik 183, ospitaleratuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!