Posta bidezko bozkaren tramiteak, sozialisten egoitzan

Aiurri 2020ko mai. 25a, 10:17

PSE-EE Alderdiak Zizurkilen duen egoitzan, posta bidezko bozkarako tramiteak egingo dituzte gaurtik aurrera. Zizurkil eta Amasa-Villabonako talde sozialistek egoitza zabaltzeko erabakia hartu dute, zerbitzu hori eskaintzeko.

Uztailaren 12an egingo diren hauteskundeetan posta bidezko bozka eman nahi dutenei zuzendutako zerbitzua martxan jarri dute PSE-EEren Zizurkilgo Erniobidea kaleko egoitzan. Astelehen honetan hasita, eta uztailaren 2ra arte zabalik egongo da egoitza astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara; eta ostegunetan 18:30etatik 20:00etara.

Bestalde, ezintasuna edo gaixotasuna dela eta, notario aurrean etxetik bozka emateko aukera ere bada. Aukera hori martxa jartzeko tramitazioa ere PSE-EEren egoitzan egin daiteke. Informazio gehiago jasotzeko, 943 125 125  telefono zenbakira deitu behar da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!