Ekainaren 19ko mobilizazioa prestatzeko deialdia egin du eskualdeko Eskubide Sozialen Kartak

Jon Ander Ubeda 2020ko eka. 6a, 13:49

Eskubide Sozialen Kartak urtarrilean greba orokorra antolatu zuen. Konfinamendu garaia igarota, kalera irteteko garaia dela deritzote: “Bizitzak sostengatzeko gure burua gobernatu nahi dugu, erabakiak hemen hartu, gehiengoen araberako politikak egiteko. Eredu sozio-produktibo berria ezinbestekoa da, erabateko norabide aldaketa exijitzen dugu. Ez gara gutxiagorekin konformatuko”.

Hori dela eta, Euskal Herri osoan mobilizazioak deitu dituzte ekainaren 19rako: “Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19an euskal herritarrak mobilizatzera deitzen ditugu eta buruntzaldeako herritarrok mobilizazio hau antolatu eta herriaren ahotsa kaleetan entzun dadin bermatzeko bilera ireki bat burutuko dugu, ekainaren 10an, arratsaldeko 18:00tan Biterin (Hernani). Animatu bileran parte hartzera, norbanako zein kolektibo guztiak elkarrekin gure eskubideak aldarrikatzeko ordua da!”

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!