Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

Prebentzio neurriak hauteskunde mahaian lanean egongo diren herrikideentzat

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 9a, 08:00

Segurtasuna bermatzeko eskularruak, maskara ezberdinak, poltsa hermetikoak... orduak emango dituzten herrikideen osasuna zaintzeko neurriak hartu behar dituzte udalerri guztietan.

Mahaikideen segurtasuna bermatzeko hauxe da Urnietako Udalak pertsona bakoitzari eskainiko dion "Segurtasun Kit-a":

  • 3 maskara kirurgiko mahaikide bakoitzarentzat, administrazioaren ordezkaria barne, hauteskunde-egunean erabiltzeko.
  • FPP2 maskara 1 mahaikide bakoitzarentzat, administrazioaren ordezkaria barne,
    hala badagokio, boto-zenbaketan soilik erabili beharrekoa.
  • Nitrilozko eskularru pare bat mahaikide bakoitzarentzat, administrazioaren ordezkaria barne, hala badagokio, boto-zenbaketan bakarrik erabiltzeko.
  • 2 poltsa hermetiko aurrez aipatutako osasun-materiala biltzeko.
  • Zabor poltsa bat, poltsa hermetikoak sartzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!