Covid19 | Datuak egunez egun

Kutsatu bakarra zenbatu da eskualdean

Aiurri 2020ko uzt. 17a, 13:33

Andoainen kutsatu bat gehiago zenbatu da. Atzo, eskualdean ez zen kutsaturik egon eta egonkortasuna zen nagusi; bestalde, Gipuzkoan kutsatu kopuruak gora egin du, guztira 35. 

Atzo, 5.614 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 68 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 4 Araban, 26 Bizkaian, 35 Gipuzkoan, eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 2 pertsona solairuan ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!