Covid19 | Datuak egunez egun

Ez da kutsaturik zenbatu azken 24 ordutan

Aiurri 2020ko abu. 4a, 14:50

Azken egunetan eskualdean zenbait kutsatu egon diren arren, atzoko egunaz geroztik ez dira positibo berriak jaso eskualdean.

Atzo, 4.303 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 165 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 14 kutsatu zenbatu dira Araban, 123 Bizkaian eta 25 Gipuzkoan; 3 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 10 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 4 pertsona ZIUn daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!