Urrizak eta Aizpuruk garaipen garrantzitsua lortu zuten atzo Galarretan

Aiurri 2020ko abu. 6a, 20:01

Maila erakustaldia eskaini zute atzo Galarretan. Hiru partida jokatu ziren eta oro har guztiek oso berdinduta egon ziren.

Estelarrean lau pilotariek partida bikaina eskaini zuten. Jaialdia oso gustukoa izan zen eta baita binakako lehia ere. Urrizak eta Aizpuruk 34-40 irabazi zuten Etxarri-Barrenetxea bikotearen aurka. Partida oso berdindua egon zen. Gorriek agindu zuten 24-18ko markagailuan, baina 26nako berdinketaren ostean urdinek bost tantoko aldea hartu zuten (30-35), eta garaipena lortu zuten.

Urrizak 19 tanto eta huts bakarra egin zuen. Segurtasun hori funtsezkoa izan zen. Barrenetxeak sei tanto egin zituen sakean eta hamar piloteoan, baina lau falta ere egin zituen.

1. Juanenea 30 Zubiri 24 Kutxabank txapelketa
2. Etxarri-Barrenetxea IV 34 Urriza-Aizpuru III 40
3. Larrañaga 30 Segurola 27 Kutxabank txapelketa
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!