Covid19 | Datuak egunez egun

Oinarrizko birsorkuntza tasa nabarmen jaisten ari da

Aiurri 2020ko aza. 16a, 18:02

Oinarrizko birsorkuntza tasa asteburu osoan zehar 1,00 azpitik egon da, eta hori oso albiste ona da. Kutsatu bakoitzak beste pertsona bat edo gutxiago kutsatzen dituela esan nahi du, eta kopuru txiki horrekin birusa kontrolpean egon daitekeela ondorioztatzen da.

Asteak dira birsorkuntza tasa hain azpian egon. Euskadiko datuei erreparatuta, urriaren 19an 1,26koan zegoen tasa hori. Bi hilabete atzera aurkitu behar da antzeko datua. Irailaren 21ean 0,95ekoa zen Euskadi osoan. Gaurkoa 0,92an dago.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!