Covid19 | Datuak egunez egun

Eskualdeko herri guztiek intzidentzia tasa 1000tik beherakoa dute

Aiurri 2020ko aza. 25a, 12:31

Eskualdean 13 kasu zenbatu dira; horietatik 9 Andoainen, eta bina Urnietan eta Zizurkilen. Andoainen berriro ere kasu gehiago antzeman diren arren, intzidentzia tasa narbamen jaitsi da pasa den asteko datuekin alderatuta. Oro har, beste herrietan egoera hobetzen ari dela dirudi, baina goiz da ondorioak ateratzeko.

Atzo, 12.311 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 693 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 101 kasu zenbatu dira Araban, 305 Bizkaian, 275 Gipuzkoan; 12 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Herriz herri

  • Andoainen 9 kasu positibo antzeman dira, baina intzidentzia tasa jaitsiz doa.
  • Urnietan intzidentzia tasa apala da, baina azken hiru egunetan 5 kasu positibo agertu dira.
  • Amasa-Villabona, Aduna, Asteasu eta Larraul udalerrietan azken hiru egunetan ez da kasu positiborik agertu.
  • Zizurkilen gaurkoan 2, eta atzokoan 1.

Birsorkuntza tasa

Azken hiru egunetan 0,80 tasan egon eta gero, 0,79ra jaitsi da. Datu ona da, jaitsiz doan bitartean. Baina grafikoan ikusten da kosta egiten dela egoera horretatik irtetea.

UCI-ZIU

Bi lagun gehiago daude egoera larrian, baina orokorrean ospitaleratzeen kopurua nabarmen jaisten ari da. Azaroaren 15ean 516 lagun zeuden Osakidetzako ospitaleetan. Azaroaren 24an 412 dira. Jaitsiera ia %20koa da.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 142 pertsona ZIUn daude. Bestalde, azaroaren 16tik 22ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 97 hildako egon direla.

 

Kutsatze kasuak azaroaren 23tik 29era:

HERRIA

AZAR 23 AZAR 24 AZAR 25 AZAR 26 AZAR 27 AZAR 28 AZAR 29

ANDOAIN

2 9          

URNIETA

1 2          

ZIZURKIL

1 2          

VILLABONA

0 0          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

0 0          

GIPUZKOA

235 275        

HERRIA

AZAR 16 AZAR 17 AZAR 18 AZAR 19 AZAR 20 AZAR 21 AZAR 22

ANDOAIN

13 7 20 5 9 3 3

URNIETA

0 1 2 5 0 1 2

ZIZURKIL

1 0 1 3 0 3 0

VILLABONA

8 1 6 2 1 3 0

ASTEASU

0 0 1 1 0 1 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 1 0 0 2 0

GIPUZKOA

411 459 478 407 369 299
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!