[SAREK ETA ETXERATEK DEITUTA]

Presoen eskubideen alde, larunbat honetan Andoainen eta Urnietan

Aiurri 2021ko urt. 8a, 13:39

Sasoi honetan nazio mailako manifestazio jendetsuak antolatu ohi ditu Sarek, Bilbon eta Baionan. Pandemia betean, deialdia udalerrietara egokitzea erabaki dute. 

HITZORDUAK: URTARRILAK 9

#Urnieta 17:00  Idiazabal kalea
#Andoain 17:30 Goikoplaza

Bi aldarri nagusi gailenduko dira aurtengo mobilizazioetan:

  • Urruntze politikarekin behingoz amaitzea. Aldaketa batzuk ematen hasiak diren arren, oraindik ere, ez da benetako hauturik egin urruntze politikarekin amaitzeko. Euskal presoek Euskal Herriko espetxeetan egoteko eskubide osoa dute, legeak hala jasota. Ondorioz, aldarri hori lehen lerroan ezarri dute, senideei orokorrean eta bereziki haurrei eta nagusienengan duen eragin zigortzailea ahaztu ezinean.
  • Euskal presoei sistematikoki ukatu izan zaien eta etxerako bidea ahalbidetzeko behar beharrezkoa den gradu progresioa ezartzearen eskakizuna. Izan ere, Oraindik 107 dira lehen graduan jarraitzen duten presoak, eskubide ugari murrizten zaizkielarik.

Salbuespenezko espetxe politikaren aldaketaren urtea izatea eskatuko dute, herriz herri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!