Covid19 | Datuak egunez egun

Otsailaren erdialdera amaituko da txertaketa adinekoen egoitzatan

Aiurri 2021ko urt. 19a, 18:08
Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramailea

Txertoaren bigarren dosia otsailaren erdialderako jarrita izango dute adinekoen egoitza guztietako profesionalek eta egoiliarrek. Horixe da Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman duena.

Gaurko agerraldian adierazi dutenez, “Gipuzkoako adinekoentzako egoitza-zentro guztiek jaso dute jada Pfizerren txertoaren lehen dosia, egun agerraldia duten bi egoitzak izan ezik. Gainera, urtarrilaren 14an, desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitzetako egoiliarrak eta langileak ere hasi ziren txertoa jasotzen. Aurreikuspenen arabera, Gipuzkoako adinekoen egoitza guztiek COVID-19aren aurkako txertoaren bigarren dosia otsailaren erdialderako jasoko dute”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!