Covid19 | Datuak egunez egun

Etxeratze-agindua aurreratu ala ez, asteazken honetan aztergai izango da

Jon Ander Ubeda 2021ko urt. 20a, 07:52

Espainiako erkidegoen arteko osasun mahaia asteazken honetan batzartuko da, eta bertan neurri berriak ezarri ala ez aztergai izango da. Hainbat Erkidegoetatik neurriak are gehiago zorrozteko eskaera egin da, eta EAE mailan etxeratze-agindua 22:00etatik 20:00tara aurreratzea begi onez ikusten da.

Bilerak ematen duenaren arabera, erabaki berriak etorriko balira hurrengo egunetan ezarriko lirateke. Ikustear dago horrek murriztuta dagoen gizarte bizitzan zer nolako eragina duen. Esaterako, kultur jardueretan.

Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak, atzoko agerraldian, neurri berriak aurrera eramateko eskuduntzak izatea beharrezkoa dela adierazi zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!