Egunean Behin 2024

Sagardo kaxak zozkatuko ditu Aiurrik, Egunean Behin lehiaketako denboraldi berrian

Aiurri 2021ko urt. 31a, 20:14

Astelehenean abiatuko da Egunean Behin lehiaketa ezaguna. 8 asteko lehia izango da, eta “Aiurri” taldeko partaideen artean astero sagardo kaxa bana zozkatuko da.

Hauexek dira xehetasunak:

  • “Aiurri” taldeko partaideen artean, aste bakoitzeko, sagardo kaxa bana zozkatuko da.
  • Eskualdeko 8 sagardo ekoizleen edariaz gozatzeko aukera izango da, lehiaketak iraun bitartean.
  • Kaxaren irabazlea partaideetako bat izango da, ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta “parte hartzailea” saritzea erabaki du erredakzio batzordeak.
  • Saria eskuratu nahi duenak aste osoko partidak jokatu beharko ditu, nahitaez.
  • Astelehenero irabazlearen berri emango da.
  • Irabazlea Aduna, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Larraul, Urnieta eta Zizurkil udalerrietan bizi, ikasi edo lan egiten duena izan daiteke. “Aiurri” taldeko partaidetza irekia da, baina sariduna Beterri-Aiztondo-Buruntza aldeko udalerrietako bat izango da.

Aiurrik bat egin nahi du sagardotegien sektorearekin, pandemiak bigarren urtez zuzenean kaltetu baitu. Sagardotegian gozatzea zail dirudi, egun hauetan. Bada, goza dezagun eskualdeko sagardoaz gure etxeetan.

Aurreko denboraldian Aiurrik eta Andoaingo Euskaraldiak bat egin zuten, eta partaideen artean tokian tokiko baserriko produktuak zozkatu zituzten. 

 

Parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?

  1. Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
  2. 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
  3. Eskualdeko partaidea izatea nahiko duzula klikatu.

Taldera batu eta joka ezazu, animo

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!