Covid19 | Datuak egunez egun

21 kasu gehiago zenbatu dira eskualdean

Aiurri 2021ko api. 23a, 12:33

Andoainen 7 kasu zenbatu dira, 6 Amasa-Villabonan, 4 Urnietan, 3 Asteasun eta bakarra Zizurkilen. Ia herri guztietan intzidentzia gorantz doa; batez ere, Urnietan eta Amasa-Villabonan. Andoainen lau egunetan 28 kasu zenbatu dira, beraz, datorren astean eremu gorriaren baitako neurri murriztaileak indarrean sartuko direla dirudi. 

Atzo, 10.907 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 978 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 117 Araban, 425 Bizkaian, 431 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 114 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 173 pertsona ZIUn daude.

Kutsatze kasuak apirilaren 19tik apirilaren 25era:

HERRIA

APIR 19 APIR 20 APIR 21 APIR 22 APIR 23 APIR 24

APIR 25

ANDOAIN

5 11 5 7      

URNIETA

3 7 2 4      

ZIZURKIL

0 0 9 1      

VILLABONA

2 6 8 6      

ASTEASU

1 1 1 3      

ADUNA

0 0 0 0      

LARRAUL

1 1 0 0      

GIPUZKOA

375 420 443 431    

Kutsatze kasuak apirilaren 12tik apirilaren 18ra:

HERRIA

APIR 12 APIR 13 APIR 14 APIR 15 APIR 16 APIR 17

APIR 18

ANDOAIN

5 4 7 4 4 5 2

URNIETA

3 3 3 1 1 3 1

ZIZURKIL

2 2 0 1 1 0 0

VILLABONA

2 1 6 6 1 4 3

ASTEASU

1 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 1 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

315 456 397 389 355 347
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!