Danok Danena taldearen emaitza bikainak, Gipuzkoako txapelketan

Aiurri 2021ko eka. 11a, 10:04

Aurreko larunbatean, ekainak 5,  Gipuzkoako Senior eta Master Txapelketa  ospatu zen Irunen. Emaitza onak lortu zituzten Danok Danena taldeko kideek. Ondorengoak izan ziren sailkapenak:

SENIOR NESKAK 55 kilo kategoria: Txapelduna - Amaia Blanco 71 kilo kategoria: Txapelduna - Elena Mangas. Txapelduna kategoria guztietan - Elena Mangas

SENIOR MUTILAK 67 kilo kategoria: Txapelduna - Ekaitz Cortajarena / 3. Andres Rubiños 73 kilo kategoria: Txapelduna -  Pablo Ucero 81 kilo kategoria: Txapelduna - David Rubio  89 kilo kategoria: Txapelduna - Asier Gallego / 2. Jon Rodriguez 96 kilo kategoria: Txapelduna - Gorka Endjilo. Txapelduna kategoria guztietan - Ekaitz Cortajarena


MASTER MUTILAK M 35 - 67 kilo kategoria - Txapelduna - Ekaitz Cortajarena / 2. Gorka Endjilo / 3. Pablo Ucero M 40 - 67 kilo kategoria - 3. Andrés Rubiños


MASTER - EZARRITAKO ERREKOR BERRIAK M 35 - 67 kilo kategoria - Ekaitz Cortajarena / Arrancada 94 kg / Bi denboratan 120 kg / Total Olinpikoa 214 kg
- 73 kilo kategoria - Pablo Ucero / Arrancada 90 kg / Bi denboratan 110 kg / Total Olinpikoa 200 kg           - 96 kilo kategoria - Gorka Endjilo / Arrancada 110 kg / Bi denboratan 133  Total olinpikoa 243 kg  M 40 - 67 kilo kategoria - Andres Rubiños / Arrancada 87 kg / Bi denboratan 95 kg / Total Olinpikoa 182 kg  

Aste bukaera honetan, ekainak 12 eta 13an, Molins de Rein ( Bartzelona) Espainiako Absoluto Txapelketa izango da. Bertan lehiatzeko, taldeko hiru neska eta beste hiru mutil ditugu sailkatuta: Naiara Madrid, Susana Dávila, Elena Mangas, Mikel Alvarez, Ekaitz Cortajarena, David Rubio. Hantxe izango dira Batis Cortajarena entrenatzailearekin.

Taldekideek etxetik animatuko dituzte, zuzenean jarraituko baitute txapelketa eta euren animo guztiak bidaliko dizkiete, indarrak atera ditzaten txapelketa polit bat egiteko.

Ea ba gauzak ondo joaten diren eta orain arte bezela Amasa-Villabona eta Zizurkil herrien izena zabaltzen duten. Zorte on!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!