Gazte eztanda

Buruntzaldeako Gazteon Oihua 2021ko eka. 17a, 10:00

Gazteok fokuan jarri gaituzte, kriminalizatuak izan gara eta ahotsa kendu digute. Horregatik Buruntzaldeako hainbat eragilek elkarlanean, Gazte Eztanda deituriko ekimena antolatu dugu.

Gazteon beharrak erdigunean jarri eta gure ahotsa altxatzeko garaia dela aldarrikatzeko, Ekainak 17, 18 eta 19an Hernanin elkartuko gara. Hitzaldiak, tailerrak eta hausnarketez beteriko egunak izango dira, elkar entzun, ikasi eta gure beharrak asetzeko alternatibak eraikitzeko aukera izango dugu bertan.

Hau honela, Gazte Eztandan parte-hartzera animatzen zaituztegu. Gazteok badugulako zer esana eta ahotsa kentzen badigute, oihu egiteko moduak aurkitiko ditugulako!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!