Pilota mundua

Nora Mendizabalen taldeak lidergoa sendotu du Plazandreak saioan

Aiurri 2021ko uzt. 14a, 09:25

Indartuta irten da Mikel Inuntziagaren taldea Plazandreak txapelketako ligaxkaren bigarren itzuliaren hasieran. Lehen itzuliaren hasieran bezala, buruz buruko partidei esker bi puntu batu dituzte Reyes Azkoitiaren taldearen aurka eta sei punturekin, sailkapeneko lehen postuan sendotu dira.

Indartsu ekin zioten bi taldeek jardunaldiari, Miren Larrarte eta Olatz Arrizabalaga aukeratu zituzten lehen norgehiagokarako eta bi pilotariek partida ikusgarria eskaini zuten, oso borrokatua eta ondo jokatua. Azkenerako, gernikarra nagusitu zen (9-12) eta buruz buru partidarik galdu gabe jarraitzen du.

Dena den, Su Berri taldeko aurrelariak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen, Capellanen ordez aritu zen Arrate Bergararren laguntzarekin, 12-7 nagusitu baitira Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalagaren aurka.

Hirugarren partidan Mirian Arraiza eta Madalen Etxegarai aritu ziren elkarren aurka eta oñatiar gaztea nagusitasunez gailendu zen, 6-12ko emaitzarekin, eta jardunaldiko garaipena Mikel Inuntziagaren taldeari eman zioten.

  1. Miren Larrarte 9/ Olatz Arrizabalaga 12
  2. Arrate Bergara-Miren Larrarte 12 / Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga 7
  3. Mirian Arraiza 6/ Madalen Etxegarai 12
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!