Yon Irazu zizurkildarra bikain Gipuzkoako 2. mailako aizkolarien txapelketan

Xabier Lasa 2021ko uzt. 27a, 14:32

Eskualdeko hiru aizkolarik hartu zuten parte Astigarragan atzo jokatu zen Gipuzkoako 2. mailako txapelketan. Bikain aritu zen Yon Irazu zizurkildarra, hamabi aizkolarietatik hirugarren geratuz. Julen Gabirondo segalari urnietarra bosgarren geratu zen, eta zortzigarren Unai Otaegi zizurkildarra. Argazkian, Yon Irazu, Zizurkilen 2017ko azaroan jokatu zen Urrezko aizkolarien kanporaketan.

Rodriguez hernaniarrak irabazi zuenbigarren mailako txapelketa, eta lehen mailakoekin jokatzeko txartela eskuratu zuen era horretan. Lau kanaerdiko eta 60 ontzako bi enbor ebaki behar izan zituzten, Astigarragako Foru Plazan jokatutako norgehiagokan.

Hona azken sailkapena:

1.- Suharri Rodriguez (Hernani): 15:54

2.- Jokin Urretabizkaia (Donostia): 16:27

3.- Yon Irazu (Zizurkil): 16:32

4.- Xabier Zaldua (Zumarraga): 16:58

5.- Julen Gabirondo (Urnieta): 17:21

6.- Aratz Mugertza (Mutriku): 18:02

7.- Andoni Iruretagoiena (Aia): 20:01

8.- Unai Otaegi (Zizurkil): 21:53

9.- Unai Zabala (Leaburu): 23:56

10.- Ibon Garaiburu (Berastegi): 26.09

11.- Axel Larrañaga (Oiartzun): 27:45

12.- Urtzi Olasagasti (Donostia): 28:58

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!