Covid19 | Datuak egunez egun

Eskualdeko udalerri nagusiak eremu gorrian sartu dira

Aiurri 2021ko aza. 18a, 17:45
PCRak egiteko gunea Andoaingo anbulatorioan.

Zaharrak berri. Iraganeko positibotasun maila handia bortizki sartu da eskualdera, bereziki Andoainera. Birusa ez zen erabat joan, eta alarma egoera bertan behera utzi eta berrogei egunera positibotasuna eta intzidentzia-tasa metatua etenik gabeko goranzko joeran sartu dira.

Eskualdean egoera orekatu samarra

  • Andoain: Azaroak 18: 33 kasu, bi egunetan. Astelehenean 15 eta asteartean 18. Aurreko aste osoan: 14 kasu.
  • Urnieta: Azaroak 18: 6 kasu, bi egunetan. Astelehenean 2 eta asteartean 4. Aurreko aste osoan: 5 kasu.
  • Amasa-Villabona: Azaroak 18: 3 kasu, bi egunetan. Astelehenean 1 eta asteartean 2. Aurreko aste osoan: 5 kasu. 
  • Asteasu: Azaroak 18: 3 kasu, bi egunetan. Astelehenean 2 eta asteartean 1. Aurreko aste osoan: 19 kasu.
  • Zizurkil: Azaroak 18: 5 kasu, bi egunetan. Astelehenean 2 eta asteartean 3. Aurreko aste osoan: 5 kasu.
  • Aduna: 0 kasu azken bost asteetan.
  • Larraul: Azken bi egunetan 0 kasu. Azken bost asteetan kasu bakarra agertu da.

Intzidentzia-tasa metatuta

  • Andoain: Azaroak 18: 400,32. Azaroak 15: 160,13.
  • Amasa-Villabona: Azaroak 18: 287,31. Azaroak 15: 219,71.
  • Urnieta: Azaroak 18: 257,69. Azaroak 15: 128,85.
  • Gipuzkoa: Azaroak 18: 396,00. Azaroak 15: 308,55.

Ospitaleratzeak

Zorionez, 3 egunetan ez da aldaketarik eman UCI-ZIUtan (30) eta ospitaleratzeetan (114).

Azaroaren 18an Osasun Sailak zabaldutako datuak:

Azaroaren 15ean Osasun Sailak zabaldutako datuak:

 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!