Oria eta Leitzaran ibaien ur maila, goizeko lehen orduan

Aiurri 2021ko aza. 28a, 09:36

Zumea kalean ibaiaren ur maila ez zen kezkagarria, goizeko 09:00tan aterarako irudietan. Metereologoek iluntzerako espero dute okerrena. Ikustear da zein eragin duen horrek Andoaingo herrigunean

Euskalmeten oharra:

"Prezipitazioengatik aktibatuko den alerta laranja igandeko 15:00etatik egongo da indarrean, ia atertu erez ez baitu egingo eta, gainera, elur-maila jaistean elurra urtzen joango baita. Horrek uholde-arriskua areagotuko du, eta alerta laranja, beraz, asteleheneko 09:00ak arte luzatuko da".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!