Emakume zientzialarien erakusketaren inaugurazioa

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2021ko ots. 10a, 15:10

Amasa-Villabonako Udalak zientziaren esparruan esanguratsuak izan diren emakumeekin erakusketa antolatu du, eta otsailaren 11tik 18ra egongo da ikusgai udaletxeko arkupeetan.

Bihar, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, erakusketa inauguratuko dugu eguerdian udaletxean bertan.

Era berean, Amasa-Villabonako 4 komertziok Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna nabarmentzeko, erakusleihoetan emakume zientzialari bana nabarmenduko dute. Hauek dira egitasmoan parte hartu duten komertzioak eta bakoitzak goraipatuko duen emakume zientzialaria:

  • Farmazia Berria – Gertrude Belle Elion.
  • Basajau liburu-denda – Barbara McClintock.
  • Garintza mertzeria – Miriam Rothschild.
  • Galerias M.J.- Poppy Northcutt.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!