Martxa solidarioa urriaren 31n, Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Katxalin elkartea 2021ko urr. 28a, 11:21

Katxalin Martxa Solidarioa, izenak ondo adierazten duen bezala, bularreko minbizia duten pertsonen aldeko martxa solidarioa da. Kontua ez da azkarrago edo mantsoago ibiltzea, lehena edo azkena iristea, baizik eta marea arrosa erraldoi bat sortzea, kausa berak elkartuta: bularreko minbiziaren aurkako borroka. Eta hori izango da, hain zuzen ere, urriaren 31ko martxaren helburua. Ibilbideak lau kilometro inguru izango ditu, Donostiako Alderdi Ederrean hasi eta amaituko dena.

Izen-ematea urriaren 29ra bitarte izango da eta 8 euroko kostua du, eta merkataritza-ordutegian egin ahal izango da, honako leku hauetan: Arrasate, Eibar, Garbera, Ordizia, Tolosa, Urbil, Urola eta Zarauzko Eroski dendak eta Donostiako Apalategi kirolak denda. Parte hartzen duten guztiek kamiseta tekniko bat jasoko dute martxa egiteko.

0 dortsala

Datorren urriaren 31ko Katxalin Martxa Solidariora joaterik ez baina ekimenarekin bat egin nahi duenak 5 euroko edo kopuru hortik gorako dohaintza egin dezake. Transferentzia baten bidez egiteko aukera dago, transferentziaren kontzeptuan 0 dortsala adierazita. Hau da bankukontuaren zenbakia: ES02 2095 5001 0110 6104 1041. Lagundu kausari eta igo marea arrosara!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!