1936 ikuskizunean parte hartuko duten herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 8a, 13:25

Urnietan martxoaren 16an eta 17an eskainiko da, Saroben arratsaldeko 17:00etan, eta hilaren 23an Andoaingo Basteron izango da, 17:00etan eta 20:00etan.

Astebete besterik ez da falta 1936 ikuskizuna taularatzeko. Marizulo Taldea osatzen duten 80 herritarrek azken hilabeteetan ordu asko eta asko eskaini diote ikuskizuna prestatzeari. Aste egunez zein asteburuetan, parte-hartzaileen joan-etorria etenik gabekoa izan da Sarobe Arte Eszenikoen Gunean. Falta diren egun hauetan ere, egunero izango dituzte entseguak, ikuskizunari azken ukituak eman eta atal ezberdinak elkarrekin behar bezala uztartzeko.
Marizulo eta Urnieta´59 ikuskizunek izandako arrakastaren ondoren, ikusmin handia dago herritarren artean. Asko espero dute urnietarrek, eta aurreko lanen esperientziaz baliaturik, asko eskaintzeko prestatzen ari dira obrako partaide izango diren antzezle, musikari zein dantzari guztiak.
1936 ikuskizunean, 36ko gerra izango da jorratuko den gaia. Gaia berez da gogorra, partaideen aldetik inplikazio handia eskatzen duena. Baina, zalantza handirik gabe esan liteke lanaren eta kideek jartzen duten borondatearen poderioz lortuko dutela, beste behin ere, herritarrak txundituta uztea.
Datorren astean, martxoaren erdiarekin batera etorriko dira Urnietako emanaldiak. Hilaren 16an eta 17an eskainiko da Saroben, baina, aurretik, aperitibo gisa, parte-hartzaileen familikoek, martxoaren 15ean egingo den aurre-estreinaldiaz gozatzeko aukera izango dute, iluntzeko zortzietan hasiko den emanaldian. Basteron, berriz, martxoaren 23an, Aste Santuaren atarian eskainiko da emanaldi bikoitzean, arratsaldeko 17:00etan lehenengoa, eta 20:00etan bigarrena eta azkenekoa.

SARREREN SALMENTA
Sarrerei dagokionez, Urnietako emanaldietarako sarrerak, salmentan jarritako lehenengo egunean bertan agortu ziren. Andoaingo Basteron martxoaren 23an eskainiko diren bi emanaldietarako, oraindik badaude sarrerak Urnietako zein Andoaingo salmenta puntuetan (ikus 10. orrialdean), baina, antolatzaileek, azken ordurako ez uztea gomendatzen diete joateko asmotan diren herritarrei.

 

PARTAIDEAK

Ekimena: Antton Jauregi eta Luis Mari Zaldua.
Antzerki testuaren egilea: Juan Aguirre Sorondo.
Antzerki zuzendaria: Mikel Agirregomezkorta.
Musika sorkuntza eta moldaketak: Anabas
Musika zuzendaria: Antton Jauregi.
Dantza sorkuntza eta zuzendaria: Edu Muruamendiaraz.
Ekoizpen zuzendaria: Luis Mari Zaldua.
Argi eta ikus-entzunezkoen diseinua: Pablo Lusarreta.
Historian aditua: Jon Unanue.
Itzulpena: Xanti Gorrotxategi.
Ekoizpena: Urnietako Udala.

Teknikari taldea
Argiztapena, soinua: Pablo Lusarreta, David Nielfa.
Jantziak eta atrezzoa: Enkarni Cuesta.
Koordinazioa, ekoizpena: Jaione Jauregi, Maribel Tardío.
Ile-apainketa, makillajea: Lucía Saiz.
Kartelaren diseinua: Ana Niño.
Bideo grabaketa: Pixel.
Argazkiak, making off-a: Kali.
Esker onak: Amaia Basiliori, Jokin Izagirreri, Conchi Gonzalezi, Enkarni Mujikari.

Musikariak
Aitor Unanue: abeslaria
Antton Jauregi: txirula, txistua, alboka
Eneko Salaberria: baxua
Fermin Zinkunegi: eskusoinua
Irati Zinkunegi: trikitia
Itziar Belver: saxofoia
Izaskun Etxeberria: teklatuak
Karlos Alkala: bateria
Monika Redondo: biolina
Xabi Ubillos: gitarra


Dantzariak
Aintzane Ormaetxea
Karmele Lekuona
Ane Louvelli
Maialen Kortajarena
Garazi Usabiaga
Maider Reveriego
Intza Cabrera
Nerea Zubizarreta
Irati Goikoetxea
Uxue Manterola
Janire Juanikorena
Vanesa Sanchez


Antzezleak
Aitor Iriondo: Miel, Gaztea, Reketea, G.Z.
Alazne Nuñez: Rosa, Gaztea
Alba Cabrera: Paulinoren alaba
Ana Holgado: Marga
Ander Goya: Paulinoren semea
Ane Bermejo: Maritxu
Ane Loinaz: Emakumea
Ane Otaegi: Neskatila
Arantza Miguez: Angela, Emakumea
Arantza Fernandez: Rosaren ama
Axun Fernandez: Langilea, Milizianoa
Belen Anso: Anttoniren ama, Milizianoa
Carol Erdozio: Sole
Esther Modia: Milizianoa
Fermin Argiñarena: Reketea
Gariñe Serrano: Margarita
Gartzea Zaldua: Pelayo
Gentzane Belaustegigoitia: Lurdes
Gentzane Unanue: Baserritarra
Haritz Zubillaga: Funtzionarioa
Iñaki Otaegi: Itsaso-Asu, Falangista, G.Z.
Iñigo Oruna: Falangista
Isidro Salinas: Repu, Reketea
Ixabel Salaberria: Emakumea
Ixidro Elorza: Pregoilaria, Agustin
Jaione Larrañaga: Candida, Emakumea
Jon Tolosa: Segundo
Jon Unanue: Rafael
Jonmar Sarasua: Langilea, Milizianoa, Soldadua
Joxe Mari Agirre: Kazetaria, Soldadua
Joxeba Lizeaga: Manuel
Juankar Erasun: Apaiza
Julio Nogales: Lopez, Falangista
Koro Berasategi: Rosario
Leire Ibarbia: Anttoni
Luis Mari Zaldua: Milizianoa, Gudaria, G.Z.
Lupe Herrero: Monja
Maixux Etxeberria: Maria, Eliztarra, Emakumea
Marilo Lasa: Emakumea, Amona
Miguel Aldanondo: Reketea
Mikel Izagirre: Pedro
Nahiko Arraiza: Rafaeltxo, Milizianoa
Pili Brandariz: Francisca
Pili Elola: Eliztarra, Emakumea
Roxa Elosegi: Baserritarra, Emakumea
Urtzi Lusarreta: Bixente
Xabier Odriozola: Kojua, Milizianoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!