- 18:00 Txistorra, talo eta gaztain erreen postuen irekiera.
- 19:00 Sagar tarta lehiaketa irekia. Nahikoa da etxean tarta egin eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean Udaletxeko arkupeetara ekartzea. Parte hartzaile bakoitzak txanpain botila bat jasoko du eta irabazleak sari polita izango du.
- 19:30 Urnietako IV. Usadiozko Sagardo Txapelketa. Bertara etxeko kontsumorako sagardoa egiten dutenak soilik aukeztu litezke. Aurten honako baserriak izango dira lehian: Antso, Elutseta, Bidegurutzeta, Pagoaga, Sabordegi, Montefrio. Errotaberri, Milluts, Gerez, Sorozabal eta Altzibar.
- 20:30 Gabonetako saskiaren zozketa eta sagardo irabazlearen botila baten enkantea.
Iaz bezala, ekitaldi guztiak San Juan plazan eta Kontzejupean egingo dira arratsaldeko 17:00ak aldera hasita Gaztelekuak antolatutako Herri Kirol saio irekiarekin.
TXISTORRA, TALOAK, GAZTAINAK, SAGARDOA, TRIKITIXA...
18:00etan irekiko dira Iñistorrak kontzejupean jarritako txistorra eta sagardoa dastatzeko postuak, eta aurten talo eta gaztain erreekin beste postu bat ere izango da. 20:30ak aldera bukatutzat emango da jaia Gabonetako saskiaren zozketarekin eta Sagardo Txapelketako irabazlearen botila baten enkantearekin. Bertan izango dira jaia alaitzen Lurdes Iriondo Musika Eskolako trikitilari gazteak.
III. SAGAR TARTA LEHIAKETA
19:00etan Sagar tarta lehiaketa egingo da, hirugarren urtez. Bertara aurkezteko, aurrez etxean tarta egin eta 16:00etatik 19:00etara San Juan plazara eramatea nahikoa izango da. Parte hartzea irekia izango da urnietarrentzat zein kanpotarrentzat. Partaide bakoitzari txanpain botila bat emango zaio ordainetan, eta txapelketako irabazleak sari bikaina jasoko du. Ondoren, aurkeztutako tartak dastatzeko aukera emango zaie bertaratzen direnei.
HAMAR BASERRI USADIOZKO
IV. SAGARDO TXAPELKETAN
19:30etatik aurrera burutuko da egun horretako ekitaldirik nagusiena izango dena, IV. Urnietako Usadiozko Sagardo Txapelketa. Txapelketa etxerako sagardoa egiten duten urnietarrei zuzenduta dago. Aurtengo edizioan, hamaika baserrik parte hartuko dute. Goiburu auzotik, Antso, Pagoaga, Milluts, Altzibar eta Montefrio; Oztaran auzotik, Elutseta, Bidegurutzeta eta Gerez; eta Lategi auzotik, Sabordegi, Sorozabal eta Errotaberri.
Epaimahaia, urtero bezala, hiru gizonezko eta hiru emakumez osatua izango da.
Ospakizunera hurbiltzen direnak lehiaketako tarta zatiak jaten ari diren bitartean, aurtengo sagardo onenari saria emango zaio. Eta segidan emozio handia piztu ohi duen sagardo irabazlearen botilaren enkantea egingo dute. Iazko enkantean Errotaberri sagardogilearen botila eskuratzeko inoizko preziorik altuena ordaindu zen: 21 euro. 2 euroko prezioarekin hasi zen enkantea, 21 eurora iritsi arte.
Arratsalde pasa ederra izango da, giro jatorrean igaroko dena. Iragarritako guztiaz gain, Korrika batzordeak arropa saltzeko postua ipiniko du. Urnietar guztiak ospakizunera gonbidatuta daude.