Bigarren saritua ez zen atzean gelditu, Naiara Plaza Elordi berriatuarrak ere irrinzi bikaina egin zuen, entzule eta epaimahaikideen onespena jasoz.
Oro har, oso maila onekoa izan zen lehiaketa, sailkapeneko puntuazioetan ikus litekeen legez. Bitxikeria gisa, orain bi urte egindako lehenengo lehiaketako irabazle Arantzazu Garmendia donostiarra hirugarren sailkatu zen eta, laugarren, Urnietan bizi den Fernanda Paz kolonbiarra. Baina Nerea Arriagak ez zuen bere mailako aurkaririk izan, bai irrintzi bikaina!!
14 urtetik beherako haurren atalean Jon Tolosa Jover urnietarra izan zen irabazle, bigarren urtez jarraian.
Juan Mari Arizmendi jaunak, Maria Arizmendi zenaren ilobak eman zizkien irabazleei garaikurrak eta diru-sariak; irrintzi irabazleak 100 €-ko saria eraman zuen.