Baina, aperitibo gisa, aurreko asteburuan hainbat ekitaldi burutuko da; besteak beste, irailaren 23an Txanbolin eta Anabasak antolatuta, Xabier Leteri omenaldia egingo zaio Egape ikastolako pilotalekuan. Ekitaldi garrantzitsu horretan parte hartuko duten musikari zein kantari guztiak urnietarrak izango direlarik. Baita ere, irailaren 24an, Erregea eta bufoia emanaldia eskainiko dute Oianume jatetxean, Poxta Zahar elkarteak antolatutako afalostean.
Irailaren 28ko jaien hasiera berezia izango da, eta bertan protagonismo handia izango du iaz jaietako ikur moduan aurkeztu zen Miela pertsonaiak. Egun horretan egingo da patata tortilla lehiaketa eta jaietako bideokliparen aurkezpena ere.
IÑISTOR JAIA
San Miel egunean egingo da Iñistor jaia, bertan ez dira faltako herri bazkaria, bertsolariak, Urnietar Prestu izandapena, toka txapelketa, irrintzi lehiaketa, eta berrikuntza moduan, bakarrizketa saioa eta Banaiz Bagara elkartearekin batera antolatutako Denok Kantari saioa.
Jubilatuek ere San Miel egunean izango dute beren ospakizun nagusia. Meza, Oianumen bazkaria eta dantzaldia Plazido Muxika plazan.
Poxta Zaharrek azken urteetako ekitaldiei eutsiko dio, horrela, San Miel egunean sardin jatea izango da, ostiralean oilasko jatea, eta larunbatean trikipoteoa eta bazkaria.
Ohi bezala, irailaren 30a, ostirala, haurren eguna izango da, urriaren 1a koadrilen eguna, eta urriaren 2a, baserritarren eguna. Eta ez dira faltako herriko bi dantza taldeen emanaldiak, bakoitzak saio bat eskainiko du Saroben eta beste bana igandean plazan, Aurrera Gure Ametsak Ingurutxoa dantzatuko du, eta Egape dantza taldeak antolatutako Dantza-Soka ondorenean.
Helduen danborrada urriaren 1ean izango da, eta aipagarria da baita ere, Urrakako auzotarrek auzoan bertan hainbat ekitaldi antolatuko dutela, toka, paella, sokatira, dantzaldia...
Urriaren 2ko jaien amaiera ekitaldian ere Miela protagonista nagusia izango da.