Sanmielen aurreko bertso-afaria

Erabiltzailearen aurpegia Alba Cabrera Jauregi 2024ko ira. 12a, 07:26

Artxiboko irudia.

Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bost, lau.. Hasi da festen atariko atzera-kontaketa! Udan gorritutako azalak eta patxada luzeko egunak atzean utzita, irailak herrira dakarren ospakizun-giroaz gozatzen hasiko gara, aurki, urnietarrak.

Izan ere, hemen da, ohiturak aginduta, Sanmielen iragarle bihurtu den bertso-afaria! Onintza Enbeita eta Sustrai Colina igoko dira oholtza gainera, Amaia Agirreren gidaritzapean... Nahi duten doinu eta neurrian, amu ederra botako digute bertsozaleoi, pixkanaka-pixkanaka horren kuttuneko ditugun festetan murgiltzeko. Hiru, bi, bat... Hemen dira Sanmielak! Badator Miela! Muttu hai!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!