Larraulgo Kultur Astea 2019

Basker dokumentalaren proiekzioa gaur, Kultur Astearen baitan

Aiurri 2019ko aza. 25a, 14:33

Joan zen larunbatean, Laguardiara eginiko irteerarekin ekin zioten Larraulgo Kultur Asteari. Herria ez ezik, upategiak ere ezagutu eta bertako ardoa dastatzeko aukera izan zuten bertan. Gaurkoan, azaroak 25, Larraulgo gazteek argazki diaporama eskainiko dute 18:00etan kultur etxean eta 'Basker' dokumentala ikusi ahal izango da gero, 19:00etan. Ondoren hitzaldia izango da Argibel Euba antropologoaren eskutik.

Larraulgo Kultur Astea

Azaroak 25
-Argazki diaporama, Larraulgo gazteen eskutik. 18:00 Kutur etxea.
-Dokumentala eta hitzaldia ‘Basker’. Hizlaria: Argibel Euba antropologoa. 19:00, Kultur etxea.

Azaroak 26
-Liburu aurkezpena. Gorka Garmendiaren “B, edo munduen arteko oreka”.
19:00, Kultur etxea.

Azaroak 28
-Ipuin kontaketa. “Bizitzaren laborategian” ipuina eta esperimentuak Ana Galarraga zientzialariarekin. 16:30, Kultur etxea.
-Haur merienda. 17:30 Katilutxulo elkartea.
-Mahai-ingurua. “Hika egingo al diñagu?”. Eli Pagola eta Oihana Iguaranekin. 19:00, Kultur etxea.
-Ondoren, hika-poteoa ostatuan. 

Azaroak 29
-Sagardo-dastatze gidatua, Astarbe sagardotegia. 19:00, Katilutxulo elkartean. 
Bertso afaria: Amaia Agirre eta Unai Mendizabal. 21:00, Ostatua.

Azaroak 30
-Hitzaldia. “Ezkurra jaten”, Cesar Lema biologoa. 09:30, Kultur etxea.
-Ikastaroa. “Ezkurra jaten”, Asier Bastarrika. 11:30, Katilutxulo elkartea.
-Mus txapelketa. 16:15 Katilutxulo elkartea.
-Patata tortilla lehiaketa 18:00, Zimiterioa.
-Kontzertua. PIG&KISS talde. 20:00, Zimiterioa. 

Abenduak 1
-Argazki diaporama, Larraulgo gazteen eskutik.17:00 Kutur etxea.
-Talo eta gaztaina jatea.18:00, Katilutxulo elkartea. Sarrera: 3 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!