Menu berezia izango da ostiralekoa eta doako autobus zerbitzua ere jarriko dute antolatzaileek. Hona hemen menuaren inguruko xehetasunak:
- Asteasuko porruen krema saltsa berdean egindako legatzaren aparrarekin.
- Etxean egindako txerri odolkia, Iparraldeko eran, sagardotan erretako Errezil sagarrarekin.
- Haritzaren gaineko bakailaoa, txingarretan erretako berdurekin eta izkiratzar mahonesarekin.
- Tenperatura baxuan sagarraren egurrarekin ketutako txerri sahieskia, txingarraren olioan konfitaturiko azenario eta lekekin.
- Atzoko eta gaurko postrea, sagarrak, intxaurrak eta sorbetea.
Sagardoak:
- Astarbe Euskal Sagardoa 2018
- Astarbe Sagardo NAturala 2018
- ByHur Sagardo Aparduna
- ByHur 24 Sagardo Aparduna
Afari gidatua, 30 euro.