Goxatzeko errezetak

Ilar eta intxaur pestoa Maddi Etxeberria larrauldarraren eskutik

Maddi Etxeberria 2021ko ots. 6a, 10:24

Maddi Etxeberriak errezeta goxoa eta osasuntsua egin du, asteari amaiera gozagarria emateko. Errezeta zoragarria eta dieta beganora moldatutakoa. 

Osagaiak (4 lagunentzat):

  • 2 katilukada ilar izoztu
  • 2 baratxuri ale
  • Katilukada ¼ intxaur
  • Katilukada ¼ gazta parmesano begetal
  • Katilukada ⅓ oliba olio birgin extra
  • Gatza

Nola egin:

  1. Zartagin batean, olio apur batekin, ilarrak ondo sukaldatu.
  2. Irabiagailuarentzako ontzi batean oliba olioa eta baratxuriak irabiatu.
  3. Intxaurrak erantsi eta ondo xehetu.
  4. Gainontzeko osagaiak erantsi eta irabiatu (ehundura, gustuen araberako utzi; nik, zatitxo batzuekin utzi nuen).

Oliba olioa, dieta mediterraneoko erregina; baina askok euren egunerokotasunetik baztertua, hiperkalorikoa delako. Jende askok beldurra dio oliba olioa kontsumitzeari, batez ere pisua jaisteko dietak egin dituztenek, baina dieta mediterraneoak dioenez, egunean lau koilarakada gordin kontsumitzea gomendatzen da.

Onura asko dakartzagu oliba olio birgin extrak; ezaugarri asko. Azido oleikoan da aberatsa batez ere, eta honek, gure osasun kardiobaskularrean lagunduko digu. Presio arterialaren murrizketan lagun dezake, bihotzaren metabolismoa hobetu dezake, erradikal libreen aurrean (zahartze-prozesuan) babes gaitzake… Gainera, E bitamina iturria ere bada, zeinak antioxidatzaile paper garrantzitsua duen; hau da, zahartze-prozesuaren mantsotzea eta erradikal libreen neutralizazioa.

Beraz, galdu oliba olio birgin extrari diozuen beldurra; erabili entsaladetan, saltsak egiteko, ogi xigortuaren gainean… Eta gozatu dezagun gure gastronomia eta lurrek ematen diguten urre likidoaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!