Larraulgo zerua hartu zuten atzo, Mikra akrobazia antzezlaneko kideek

Irune Alfonso 2021ko abu. 3a, 09:52

Atzo, Berdinki konpaniaren Mikra ikuskizuna ikusteko aukera izan zen Larraulen. Harrera bikaina izan zuen heldu zein haurren artean. Burua zerura begira, tinko, igaro zuten emanaldi osoa bertaratutakoek;  horrelako erantzuna espero da eskualdeko beste herrietan ere. Izan ere, eskualdeko hainbat herrietan ikusteko aukera izango da Mikra akrobazia antzezlana. Hala nola, ostiral honetan, Adunan izango dute emanaldia. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!