Pilota mundua

Larrarte-Agirre eta Arrillaga-Espinar pilotarien arteko partida ikusgarria jokatu da Larraulen

Aiurri 2021ko abu. 24a, 15:59

Miren Larrartek eta Naroa Agirrek garaipena eskuratu dute Miriam Arrillaga eta Patri Espinarren aurka (22-20).

Norgehiagoka interesgarria jokatu da Larraulgo frontoian; hasieratik parekatua egon da pilota partida. Larrartek ohikoa den maila erakutsi du, lehen bi koadroetan Espinar handia alde batera eta bestera mugituaraziz. Atzelarien aldetik, Agirrek segurtasun gehiago erakutsi du Arrillagak baino. Baina markagailuan ikus daitekeenez, partidako zirrara azken unerartekoa izan da.

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!