Bizikleta konpontzeko tailerra, Larraulen

Aiurri 2021ko ira. 15a, 13:11

Mugikortasun astearen barruan, bizikleta konpontzeko tailerra antolatu dute Larraulen. Hilaren 23an izango da eta bi talde aurreikusten dira. A taldea, 7-14 urte bitarteko haurrentzat, arratsadeko 18:30tan. Ondoren, B taldea edo helduen taldea, arratsaldeko 19:15etan. 

Izena emateko hurrengo bideak erabiliko dira: 634289327, edo kultura@larraul.eus 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!