Egitarau oparoa Larraulgo Kultur Astean

Maddi Trutxuelo 2021ko aza. 22a, 07:29

Musika, bertsoa, ipuin-kontaketa saioa, antzerkia, liburuen aurkezpenak... Ekitaldiz beteriko hilabete amaiera izango da Larraulen. Hala, hamaika ekitaldi antolatuko dira herriko hainbat txokotan 

Larraulgo kultur astea

AZAROAK 22, ASTELEHENA

18:30 Liburutegia

Juan Kruz Igerabide idazleak “Abezedario titirijario” izeneko ipuin kontaketa saioa eskainiko du.

 

AZAROAK 23, ASTEARTEA

18:30 A. Amonarriz gunea

Garbiñe Larrea Urnietako idazleak “Sendabelarrek dakitena” izenburuko liburua aurkeztuko du. 

 

AZAROAK 24, ASTEAZKENA

18:30 A. Amonarriz gunea

Koldo Rabadan Izagirre herriko irakasleak “Bidean” liburua aurkeztuko du. 

 

AZAROAK 25, OSTEGUNA

18:30 Herrian zehar

"Evaren alabak" antzerki ibiltaria. Antzezleak: Marta Garcia, Geronimo Otegi, Nieves Peña eta Sonia Sanz. Zuzendaria: Elena Aranbarri. 

 

AZAROAK 26, OSTIRALA

18:00 A. Amonarriz gunea

“Lurtaro kooperatiba” ekimenaren aurkezpen ekitaldia.

20:00 Eliza

“Erik eta Win”. Ander Lizarralde, Unai Muñoa, Imanol Kamio eta Aitor Atxegaren eskutik. 

 

AZAROAK 27, LARUNBATA

10:00 Elkartea

“Alabikea”, tailerra. 

16:00 A. Amonarriz gunea

“Anderea” dokumentala, Yolanda Mazkiaran Zelaiaren eskutik.

18:00 Elkartean

Talo eta gaztain jana izango da. 

 

AZAROAK 28, IGANDEA

11:00 Plaza

Mendi irteera Larraulgo paisaia interpretatuz. Jon Zulaikarekin. 

19:00 Eliza

“Velutine”. Mikel Sanchez, Oier Fuentes, Xiker Salaberria eta Kepa Txoperena. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!