Urnietako toki kuttunen argazki lehiaketa

Jon Ander Ubeda 2019ko mar. 21a, 16:07

Txanbolin txistulari bandak, Anabas musika taldeak eta Egape dantza taldeak Soinuen Begiradak egitasmoa sortu dute. Urnietako ondarea balioan jarri nahian, argazki lehiaketa antolatu dute. Sei argazki aurkeztu behar dira, denera.

Deitzaileek Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak ateratzeko lehiaketa martxan jarri dute. Horietako bost toki, halabeharrez, antolatzaileek zehazturikoak izango dira: Eteneta, Muniskue (Mulisko), Sanson harria, Adarra eta Buruntza. Seigarren argazkia lehiakide bakoitzaren esku utziko dute: "Norberak Urnietan duen txoko maiteren bat islatu beharko du".  Sari-banaketa uda ostean egingo dute. Era berean, lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa iragarri dute. Parte- hartzea zabalik dago, datorren ekainaren 24ra arte.

Gazte eta helduen mailako sariketa

Sariak
Helduak:

• Bilduma onena: 250 euro.

• 2. bilduma onena: 100 euro.

• 3. bilduma onena: 50 euro.

• Argazki onena: 50 euro.

Gazteak:

• Bilduma onena: 50 euro.

• 2. bilduma onena: 25 euro.

Lana aurkezteko:

• Formatua: JPG.

• E-posta: soinuenbegiradak@gmail.com

• Ipini beharreko datuak: Izen-abizenak, herria, adina eta kontakturako emaila.

• Epea: Ekainak 24.

• Sari-banaketa ekitaldia eta erakusketa, irailean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!