Helduen heziketa eta euskara ikastaroetarako dirulaguntzak

Aiurri 2019ko uzt. 3a, 14:24

Amaitu den ikasturteari dagokion dirulaguntza eskatzeko aukera dute urnietarrek, Bertan bulegoan.

 

Urnietako udalak euskarako ikastaroetan matrikulatu eta euskarako eta HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetara joan direnentzako diru-laguntza  eskatzeko epea ireki du. Diru-laguntzak eskatzeko epea uztailak 30 arte egongo da zabalik. Eskaera orriak Herritarren Arretarako Bulegoan entregatu beharko dira. 

Ikasle langabetuen diru-laguntza matrikularen %100koa izango da, eta gehienez %85ekoa lanean ari direnentzako. Horrez gain, diruz laguntzeko gehienezko matrikularen kopurua 500 euro izango da urte eta ikasleko. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!