UZE Pirineotan

Aiurri 2019ko uzt. 15a, 13:25

14 lagunek egin zuten zeharkaldia. Indartsuenek, Aspin, Hourquette d’Ancizan, Peyresourde eta Val Louron-Azet igo zituzten, lehen mailako lau mendate tente. Lasaiago ibili nahi zutenek Peyresourde ez igotzea erabaki baitzuten. 4-5 orduko etapa, Saint Lary-Soulan herrian hasitako itzulia. Dutxatu, bazkaldu, Urnietara itzuli eta afari oparoa egin zuten Zaldundegin. Galdutako likidoak berreskuratzen jarraitu zuten, goizaldera arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!