Etxeberriko jaiak 2019

Etxeberri (Urnieta) auzoko jaiak giro ezin hobean hasi dira

Mikel Arberas 2019ko ira. 13a, 20:53

Arratsaldeko 18:30etan auzotarrek eta antolatzaileek txupinazoa bota dute Etxeberriko plazan. Horrekin batera, apar festari eta pintxo poteari hasiera eman zaio. Alde batetik, umeak aparrarekin jolasean; bestetik, helduak pintxopoteaz gozatzen egon dira. Jaiei hasiera ezin hobea eman zaie, eguraldi onarekin eta giro alaiarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!