Euskara ikasi nahi dutenek irailaren 27ra arte dute matrikulatzeko epea

Aiurri 2019ko ira. 16a, 12:00

Lehenengo bi urteetako arrakasta ikusita, urte honetan euskara ikasteko pausoa jende gehiagok ematea espero dute Udalak eta Euskaltegiek. Aurten, gainera, berritasun batekin dator euskaltegia; izan ere, ohiko ikastaroez gain etorkinei bideraturiko AISA harrera-ikastaroak eskainiko ditu.

AISA ikastaroak euskara ikasten hasi nahi duten pertsona etorkinei bideratuta egongo dira. Ikastaroek 60 orduko iraupena izango dute 3 hilabetetan banatuta, eta astean hiru egunetan elkartuko dira bi orduko klaseak jasotzeko.

Matrikulatzeko azken eguna irailaren 27 izango da. Matrikulatu nahi izanez gero, urnieta@aek.eus helbidera idatzi edo 662 338 747 telefonora deitu beharko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!