Lagunen ongietorria Mikel Iturriari

Jon Ander Ubeda 2019ko ira. 17a, 22:59

Lagunek harrera egin diote San Juan plazan, Mikel Iturria txirrindulariari. Datozen egunetan omenaldi gehiago eskainiko dizkiote. Urrutira joan gabe, ostiralean bertan 18:00tan San Juan plazan eta larunbatean 12:00tan Andoaingo Zumea plazan. 

Pozarren egon daiteke urnietarra, inguruotan maitatua dela sentituko baitu. Espainiako Vueltako garaipenak Iturriarekiko eta txirrindularitzarekiko zaletasuna biderkatu du. Orain, Vuelta bukatuta, urnietarra omentzeko garaia iritsi da..

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!