Mikel Iturriaren omenaldia argazkietan

Mikel Arberas 2019ko ira. 20a, 20:02

Mikel Iturriari egin dioten omenaldian, Andoaingo txirrindulari eskolak, lagunek, Urnietako Udalak eta inguruko kideek parte hartu dute. 

Hunkigarria izan da, gertuko kideek txirrindulariari buruz jardun dute, gauza onak goraipatuz eta egindako lorpenak nabarmenduz. Amaieran, Urnietako alkatea den Mikel Pagolak oroigarri bat eman dio herri guztiaren izenean, egindako lorpenengatik eta txirrindularitzat izan duen ibilbidearengatik. Amaitzeko, txalo zaparradaren artean herritarrak agurtzera joan da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!