Joxe Mari Berasategi "Txapas" Gure Kasa saioan, gaur

Xabier Lasa 2019ko urr. 3a, 10:43

Urnietako antzerkilari eta antzerkigilea ETB1eko Gure Kasa saioan agertuko da gaur,  21:20etik aurrera. "Goenkale berezia" izenburua jarri diote gaurko saioari, eta iraganean ETBn ibilbide luze eta arrakastatsua egin zuen telesaileko bost antzerkilari gonbidatuko dituzte. Saioan zehar, Berasategik zuzentzen duen antzerki taldearen irudiak agertuko dira; hain zuzen, Etxeberri plazan astelehenean antzeztu zuten "Zimitorioko sorginak" antzezlanarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!